XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jainkoaren absolututasunaren suak su eta gar dirau aurrerantzean ere Barthen teologian, bainan orain Jainkoaren maitasun absolutuaren sua da.

Ez ahal da guzti hau ordea orain arte esandako guztiarekin haustea, orain arte esandakoa buruzgainka jartzea?.

Ezetz erantzuten du Barthek.

1921ean iruten hasitako haria azkeneraino irutea dela esango du.

Ba dirudi krisiaren teologia bat osatzeko arrazoi gehiago zegoela bigarren munduguduaren ondoren, aurrenekoarenean baino.

Barthen erantzuna: bonba teologia bat egiteak ez daduka zentzurik.

Bai! esateko garaia da orain, eta garai batean Ez! esan behar nuen arrazoi berdinagatik, noski (6) 113 horr.

Horregatik ekingo dio Kirchliche Dogmatik bere lan nagusienaren idazteari, Eliztar Dogmatika.

Lan hau egitean Canterburyko Anselmoren dei-hotsari jarrai nahiko dio: fides quaerens intellectum, ulermena bilatzen duen sinesmena.

Eta sinesmen honen eta bere ezagutzearen iturri eta gai, Idazteunak lekukotzen duen gizon egindako semeagan, hirutan den Jainko bakarraren errebelazioa da.

Honela dio Heinz Zahrntek: Hau da Jainkoaren errealidadea ta Barth honen zerbitzuan jartzen da, errealidade honen atzetik dijoa, honen lekukotasunarekin lehengo hutsunea positiboki beteaz (7) ZAHRNT, H.: . lib. 111 horr..

Barthen metodua, lan honetan, deduktibua ta deskribatzailea da, apologetika asmorik gabekoa.

Jainkoaren hitza deskribatuz bakarrik aurkeztu nahi du: Idazteunaren teologo da.

Bainan orain ere, Idazteunaren azterketan metodu historiko-kritikoa, nahiz teologiko-kritikoaren ukazioan tinko ta irmo jarraituko du.